2012/12/09

EXELEARNING (urtarriletik aurrera gure eskolan)

Post honetan datorren urtetik aurrera eXelearning aplikazioari buruzko sarrera bat egin nahi dizuet. Horretarako eXeren aurkezpen xume bat eta are xuneagoa den ariketa bat prestatu dizuet.


eXe proiektua kode irekiko aplikazioa da, esku-eskura duguna. Bere helburua, HTML hizkuntzan edo informatikan  hain trebeak ez garen irakasleoi web-edukiak publikatzen laguntzea da,
eXerekin burututako materialak hainbat platraformatan argitara daitezke, hala nola: Moodle, Blog, CD/DVD eta USBak.

eXerekin era desberdinetako ariketak egin daitezke (multiple choice, egia/gezurra, hutsuneak bete...) eta multimedia edukinekin hornitu daiteke. Aurretik esan dugun bezala, aplikazio honekin sortutako materialak plataforma desberdinetara exporta daitezke. Hemen jarriko dizuet adibide praktiko soil bat (oso xinplea da, izan ere eXerekin sekuentzia didaktiko konplexuak antola daitezke.( Ikusten duzuenez, kasu honetan plataforma blog hau da, baina Moodlen txertatzeko egoki baino egokiagoa da. CD  edo PENDRIVE batean ere exporta daiteke.

0 comments:

 
Creative Commons-en baimena
This lana by http://txoriakantari.blogspot.com/ is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.