2009/01/31

Bi John dira joan


Behinola, artean honetaz konturatu barik nengoela, idazle bat ekarri genuen eskola honetara hitzaldi bat emateko. Kontua da hiruileko hartan egunkari batean, atalka argitaratua zen bere liburu bat irakurri genuela eskoletan eta aitzakia hartaz baliatuta deitu egin genion. Idazle hori etorri egin zen, trenez, berak egiten duen moduan eta hitzaldi polita egin zigun eta ikasleak gustura egon ziren hari entzuten. Bukaeran, baina, ziztada moduko bat bota zidan; izan ere, galdetu egin zidan nola otu zitzaigun bere liburu ezagunagoen –hobeen- ordez liburu zirtzil eta ezezagun hura aukeratzea(galdera pluralean egin zuen, nahiz eta argi zegoen niri zuzendua zela)
Pixka bat lotsatuta eta haserre joan nintzen egun hartan.
Orain berriz, konturatu naiz liburuetarako beste hainbat gauzetarako bezala nire gustu partikularra dudala.
John Updike hil egin da eta haren obituarioetan Rabitten liburuak aipatuko dituzte eta Zentauroa; ni, hala ere, aipatutakoak gustokoak baditut ere, beste birekin geratuko naiz: Beck-en liburua eta Brazil. Aukerarik baduzue irakur itzazue.

John Updike




Nik uste dut Ruper Ordorikaren bitartez izan genuela John Martyn-en entzutea. Bere kantaldiren batean edo aipatuko zuen, ez dakit. Gazteagoak ginen eta errazago hunkitzen ginen. Kantari indartsua zen, kantuetan erabat hustu egiten diren horietakoa. Gogoan dut John Wayne (beste John bat) kantuaren bertsio hura, erabat atzurtuta egiten zuena, izugarria!. Edo Somewhere over the rainbow kantuarena, kilikagarria hau ere
Diarioa idatzi ordez diskoak grabatzen zituela zioen; bitxia egiten zait bizitzan gehiegikeria oro ezagutu eta kalbario guztiak ibili dituenak honela esatea: “gaizkiaz ez dut ezer jakin nahi maitasunaz baino ez dut jakin nahi”

Biak joan dira aste honetan. Biei John zeritzen.




2009/01/15

Download helper

Tutorial honetan ikusiko duzue nola deskargatu eta nola erabiltzen den download helper.

2009/01/08

FIREFOX

Aupa zuek
Post berri honetan, lehengo batean egunkarian aurkitu nuen Firefoxi buruzko artikulu hau jarriko dizuet. Neuk ere nahiago dut Firefox Internet Explorer baino, besteak beste Microsoft Explorerrekin ez dabiltzan makina bat tresna edo tool dituelako (esaterako download helper deritzona, edo capture fox edo freecorder...)

 
Creative Commons-en baimena
This lana by http://txoriakantari.blogspot.com/ is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.