2009/11/27

PDFAK SORTZEN ACROBAT GABE

Dokumentuen trukerako egokiena da PDF formatua, irakurtzeko soilik baldin bada, hau da, ez baldin bada ezer editatu behar. Baina nola sortu PDF bat? OpenOffice erabiltzen bada, tresna barran dakarren botoiarekin, irekita dagoen dokumentu, aurkezpen edo kalkulu-orria PDF bihurtzen da. Baina beste aplikazio askotan ez dator aukera hori. Kasu horietan, askotan Acrobat programa instalatzen da. Baina funtzio hori betetzen duten beste alternatibak ere badaude. Windows plataformarako, PDF Creator eta WinPDF dira ezagunenak. Inprimagailu birtual bat bezala funtzionatzen dute bi programa horiek. Horrela, PDF bat sortu nahi denean, nahikoa da dokumentu horri inprimatzeko agindua ematea eta PDFa sortuko duen inprimagailu birtuala aukeratzea. Gainera, alternatiba horiek doakoak dira.

2009/10/30

ESKOLA 2.0



Zapatero edo Pachilopezen ordenagailuei buruzko iritzi artikulu interesgarri hau dakar gaurko Berriak.

2009/10/08

ceci n'est pas un ordinateur

orde

2009/10/06

INTERNETERAKO SARBIDEA

Gaurko BERRIAn artikulu hau ikusi dut eta oso interesgarria begitandu zait. Esatekorik baldin badaukazue iruzkinak ere egin ditzakezue (hori ere oso interesgarria izango litzateke, bidenabar).

2009/09/23

Blogak


Gero eta gehiago zarete (gara?) blogak egiten diharduzuen irakasleak. Gaurkoan artikulu interesgarri bat aurkitu dut Berrian zibergela izeneko atalean. Artikulueren izenburua ezin iradokorragoa izan:"Nola Sortu Blog Bat Interneten". Bertan zenbait jarraibide aurkituko dituzue.
Bestetik Berriako Zibergela atala ezagutuko duzue, asteazkenero argitaratzen dena. Zibergelak badu bere Bloga gainera.
On egin.

2009/07/04

Irudi fitxategien tamaina txikitzeko

Tutorial luze xamar honetan irudi fitxategiei pisua nola kendu erakutsiko digute. Erabilgarria gerta dakiguke aurkezpenak egiteko edo ahozko azterketetarako fitxak egiteko.

2009/06/19

More About Audacity

Nik Peacheyren tutoriala Audacity buruz.

2009/06/09

Beste bat gehiago

2009/06/06

Azkenak (oraingoz)bis

Esan dizuedan bezala video kamerarekin videoak egin itzakezue. Hara adibide txar bat.

Azkenak (oraingoz)


Aupa lagunak.
Eskolan Kamera berria daukagu, digitala da...
Videoak egiteko erabil dezakegu.
Hurrengo postean adibide bat jarriko dizuet...

2009/05/03

Twitter

Lehengoan zuetako batek galdetu zidan twitter-i buruz. Nik video hau aurkitu dut. Gustatuko ahal zaizu!

2009/03/07

Podcastinga

2009/03/05

RealPlayer

Hara! Video honek Real Playerren aukera erakusten dizkigu. Nire ustez Real Player oso erabilgarria da. Oraindik ez dut euskaratzen amaitu, baina, erdia egina dago. (lastr amaituko ahal dugu!)


2009/02/05

Mac Gibber-en txakur-ametsak.

Portatiletik entzuteko arazoak dauzkagunean.

Jadanik badira irakasleak eskolan sistema hau erabiltzen dutenak.

2009/01/31

Bi John dira joan


Behinola, artean honetaz konturatu barik nengoela, idazle bat ekarri genuen eskola honetara hitzaldi bat emateko. Kontua da hiruileko hartan egunkari batean, atalka argitaratua zen bere liburu bat irakurri genuela eskoletan eta aitzakia hartaz baliatuta deitu egin genion. Idazle hori etorri egin zen, trenez, berak egiten duen moduan eta hitzaldi polita egin zigun eta ikasleak gustura egon ziren hari entzuten. Bukaeran, baina, ziztada moduko bat bota zidan; izan ere, galdetu egin zidan nola otu zitzaigun bere liburu ezagunagoen –hobeen- ordez liburu zirtzil eta ezezagun hura aukeratzea(galdera pluralean egin zuen, nahiz eta argi zegoen niri zuzendua zela)
Pixka bat lotsatuta eta haserre joan nintzen egun hartan.
Orain berriz, konturatu naiz liburuetarako beste hainbat gauzetarako bezala nire gustu partikularra dudala.
John Updike hil egin da eta haren obituarioetan Rabitten liburuak aipatuko dituzte eta Zentauroa; ni, hala ere, aipatutakoak gustokoak baditut ere, beste birekin geratuko naiz: Beck-en liburua eta Brazil. Aukerarik baduzue irakur itzazue.

John Updike




Nik uste dut Ruper Ordorikaren bitartez izan genuela John Martyn-en entzutea. Bere kantaldiren batean edo aipatuko zuen, ez dakit. Gazteagoak ginen eta errazago hunkitzen ginen. Kantari indartsua zen, kantuetan erabat hustu egiten diren horietakoa. Gogoan dut John Wayne (beste John bat) kantuaren bertsio hura, erabat atzurtuta egiten zuena, izugarria!. Edo Somewhere over the rainbow kantuarena, kilikagarria hau ere
Diarioa idatzi ordez diskoak grabatzen zituela zioen; bitxia egiten zait bizitzan gehiegikeria oro ezagutu eta kalbario guztiak ibili dituenak honela esatea: “gaizkiaz ez dut ezer jakin nahi maitasunaz baino ez dut jakin nahi”

Biak joan dira aste honetan. Biei John zeritzen.




2009/01/15

Download helper

Tutorial honetan ikusiko duzue nola deskargatu eta nola erabiltzen den download helper.

2009/01/08

FIREFOX

Aupa zuek
Post berri honetan, lehengo batean egunkarian aurkitu nuen Firefoxi buruzko artikulu hau jarriko dizuet. Neuk ere nahiago dut Firefox Internet Explorer baino, besteak beste Microsoft Explorerrekin ez dabiltzan makina bat tresna edo tool dituelako (esaterako download helper deritzona, edo capture fox edo freecorder...)

 
Creative Commons-en baimena
This lana by http://txoriakantari.blogspot.com/ is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.