2009/11/27

PDFAK SORTZEN ACROBAT GABE

Dokumentuen trukerako egokiena da PDF formatua, irakurtzeko soilik baldin bada, hau da, ez baldin bada ezer editatu behar. Baina nola sortu PDF bat? OpenOffice erabiltzen bada, tresna barran dakarren botoiarekin, irekita dagoen dokumentu, aurkezpen edo kalkulu-orria PDF bihurtzen da. Baina beste aplikazio askotan ez dator aukera hori. Kasu horietan, askotan Acrobat programa instalatzen da. Baina funtzio hori betetzen duten beste alternatibak ere badaude. Windows plataformarako, PDF Creator eta WinPDF dira ezagunenak. Inprimagailu birtual bat bezala funtzionatzen dute bi programa horiek. Horrela, PDF bat sortu nahi denean, nahikoa da dokumentu horri inprimatzeko agindua ematea eta PDFa sortuko duen inprimagailu birtuala aukeratzea. Gainera, alternatiba horiek doakoak dira.
 
Creative Commons-en baimena
This lana by http://txoriakantari.blogspot.com/ is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.