2012/12/08

AUDACITY (behin betiko)

ZER DA AUDACITY?

Audacity kode irekiko programa askea da. Audioak grabatu eta editatzeko balio du batik-bat. Badira bertsio desberdinak windows, Linux eta Mac-entzat, denak eskuragarri helbide honetan: http://audacity.sourceforge.net/

WINDOWSEN INSTALATZEKO

Lehenengo pausua Audacityren webgune ofizialera jotzea da eta handik komeni zaizun instalatzailea deskargatu.

Deskarga burututa programa ejekutatuko dugu.

CODEC-ak INSTALATUKO DITUGU GERO

Mp3rako konbertsioak egiteko nahitaezkoa izango dugu LAME izeneko codec-a.
Audacityren Karpetan codec-ak izeneko azpikarpeta bat sortuko dugu.
LAME MP3ren instaladorea bertan deskargatu eta ejekutatuko dugu.




Oinarrizko Hiztegi Bat

Hainbat dira soinu digitalarekin aritzen garenean agertuko zaizkigun hitzak, hala nola: frekuentzia, sample rate, bit resolution, bitrate...baina, nire ustez, guretzat erabakagarrienak formatua eta codeca izango dira.

    CODECak


“Kodetze/Deskodetze”ren akronimoa da hau. Codec bat audio artxibo batek dituen byte kopurua murrizten duen algoritmo berezia da. Codek jakin batekin kodetutako artxiboek codec hori beharko dute deskodetuak izateko eta entzun ahal izateko. MP3 izenekoa codec-ik eta ezagunena da gure artean.

Audio Artxiboen Formatuak
Audio digitala gordetzeko formatu bat baino gehiago dago. Luzapenak (artxiboarenizenaren bukaeran, puntuaren atzean doazen letrak - *.mp3/*.wav/*.ogg-)
esaten digu zein den formatua.
Erreproduktore guztiek ez dituzte formatu guztiak irakurtzen.
Audio formaturik ezagunenak MP3, WAV eta OGG izango dira.

    WAV Formatua


-WAV: waveform audio file
Audio originalak gordetzeko egokia da. (grabadora batekin hartzen duzun audio zati hori esaterako)
-Kalitate handiko formatua da.
-Artxibo hauek pisu handia daukate.
-Bere luzapena *.wav da.


    MP3 Formatua (1)


MP3: MPEG 1 layer 3
Fraunhofer institutuak sortu zuen. Hian eraginkorra da ezen audio digitalaren munduan gehien erabiltzen dena baita.
Oso egokia da audiok webean jartzeko edo eta artxiboak postaz bidalzteko eta gainera erreproduktore gehienek irakurtzen dute.

    MP3 Formatua (2)


Wav artxiboen aldean arinak dira. MP3tik Waverako konbertsioa erraza da.
Konbertsioarekin apenas kalitatea galtzen den.


    OGG Formatua


MP3 ez bezala librea eta kode zabalekoa da.
MP3k besteko konpresio maila du, kalitatea handiagoa eskaintzen du berriz.
Hala ere erreproduktore guztiek ez dute formatu hau irakurtzen.
Videorako ere balio du.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Audio Artxiboen Optimizazioa

Audio artxiboen pisua optimizatzeko editore bat beharko dugu. Murriztu daitezkeen parametroetako batzuk ondoko hauek dira:
Hautaketa Tasa: 44100 Hz, 22050 Hz, 11025 Hz... Baino balio txikiagoak ezarri.
Bereizmena: 32 bit, 16 bit, 8 bit, 4 bit... Baino bereizmen maila txikiagoak ezarri

Audio Artxiboen Optimizazioa (2)

3) Iraupena: audio artxiboak zati txikiagotan zati daitzeke.
4) Mono/Stereo kalitatea: artxibo bat “monora” pasatzean asko arintzen da beronen pisua eta ez da ia kalitaterik galtzen.
5) Formatua: MP3 WAV baino egokiagoa da.

0 comments:

 
Creative Commons-en baimena
This lana by http://txoriakantari.blogspot.com/ is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.