2012/12/09

EXELEARNING (urtarriletik aurrera gure eskolan)

Post honetan datorren urtetik aurrera eXelearning aplikazioari buruzko sarrera bat egin nahi dizuet. Horretarako eXeren aurkezpen xume bat eta are xuneagoa den ariketa bat prestatu dizuet.


eXe proiektua kode irekiko aplikazioa da, esku-eskura duguna. Bere helburua, HTML hizkuntzan edo informatikan  hain trebeak ez garen irakasleoi web-edukiak publikatzen laguntzea da,
eXerekin burututako materialak hainbat platraformatan argitara daitezke, hala nola: Moodle, Blog, CD/DVD eta USBak.

eXerekin era desberdinetako ariketak egin daitezke (multiple choice, egia/gezurra, hutsuneak bete...) eta multimedia edukinekin hornitu daiteke. Aurretik esan dugun bezala, aplikazio honekin sortutako materialak plataforma desberdinetara exporta daitezke. Hemen jarriko dizuet adibide praktiko soil bat (oso xinplea da, izan ere eXerekin sekuentzia didaktiko konplexuak antola daitezke.( Ikusten duzuenez, kasu honetan plataforma blog hau da, baina Moodlen txertatzeko egoki baino egokiagoa da. CD  edo PENDRIVE batean ere exporta daiteke.

2012/12/08

AUDACITY (behin betiko)

ZER DA AUDACITY?

Audacity kode irekiko programa askea da. Audioak grabatu eta editatzeko balio du batik-bat. Badira bertsio desberdinak windows, Linux eta Mac-entzat, denak eskuragarri helbide honetan: http://audacity.sourceforge.net/

WINDOWSEN INSTALATZEKO

Lehenengo pausua Audacityren webgune ofizialera jotzea da eta handik komeni zaizun instalatzailea deskargatu.

Deskarga burututa programa ejekutatuko dugu.

CODEC-ak INSTALATUKO DITUGU GERO

Mp3rako konbertsioak egiteko nahitaezkoa izango dugu LAME izeneko codec-a.
Audacityren Karpetan codec-ak izeneko azpikarpeta bat sortuko dugu.
LAME MP3ren instaladorea bertan deskargatu eta ejekutatuko dugu.


TONUA JARRI ETA IXILUNEAK SORTU

amaitu flv from jon ezkurra on Vimeo.

ZARATA GARBITZEN

zarata garbitzen from jon ezkurra on Vimeo.

javascript:;

AUDIO ARTXIBOAK MOZTEN (zatiak aukeratzen)

ghost flv from jon ezkurra on Vimeo.

WAVetik MP3ra (konbertsioa)

aud1 flv from jon ezkurra on Vimeo.

 
Creative Commons-en baimena
This lana by http://txoriakantari.blogspot.com/ is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Unported License.